XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gramatika

Adjektiboa

Badira hitz batzuk, izenen nolakotasunak adierazten dituztenak.

5. Irakurri testu hau.

Pertsona baten ezaugarriak aipatzen dira bertan.

Errosatxu andre txikia da, aurpegi fina, sudur zapala, begi urdin argiak, hortz zuri eta zainduak eta ile gris leuna dituena.

Andre alai eta bizkorra da.

- Idatzi aipatzen diren gauzak eta beren kualitateak adierazten dituzten hitzak.

Elementuak (izenak): andrea

Nolakotasunak (adjektiboak): txikia

16. Idatzi izen hauen nolakotasunik egokiena.


elur zuria
ikatz ...
ilargi ...
gazta ...
mendi ...
lokatz ...
belar ...
begi ...

Adjektiboak izenari laguntzen dio eta bere nolakotasunak adierazten ditu.

Izenaren eskuinetara joaten da gehienetan.

Izenondo ere deitzen zaio.